1×05 Harremanak

Gaurko saioan karnabalean kantatu diren pertsonen arteko harremanaz hitz egingo dugu: Senide eta lagunek kantatu dituzten letra ezberdinak entzungo ditugu. Gogoratu adibide bakan batzuk ez direla, letra asko eta asko egon zitezkeen.

1×04 Ameslaria, sortzailea

Gaurko saioan Tino Tovarrek bere ibilbidean zehar idatzitako hainbat gauza entzungo ditugu. Onenak biltzea baino, saio honetan gauza edo gai ezberdinak biltzea izan da asmoa.

1×03 Herriak eta gizateria

Gaurko Saioan Israel hamarkada luzez palestinan egiten ari den sarraskia karnabalean nola landu den ikusiko dugu, Gernika-Palestina ekimenak Urriaren 21erako mobilizazioak deitu dituela-eta.

1×02 Hizkuntza eta identitatea

Atal berri honetan Cadizeko Karnabalean euskara eta euskaldunoi buruz kantatuak, eta andaluziarren identitatearen inguruan kantatutako gauza batzuk errepasatuko ditugu.

1×01 Aurkezpena

Mahatserriko Kopla Zaharrak Cadizeko karnabala euskaldunei ezagutzera emateko saiakera bat da.

Euskal erreferenteen eta Cadizeko munduaren artean zubilana egin nahi du, konexioak sortu.

Cadizeko karnabala euskaldun baten begiradatik ezagutu nahi baduzue hau da zuen podcasta <3

Iraila urritzen

Udak nahiko tristeak dira nire bizitzan, eta iraila nire berpizte hilabetea da. Munduan gehien estimatzen dudan pertsona eman zigun irailak. Ez da gutxi. Udarekin amaitzea dakar, errutinen buelta (eta niri horrek bereziki egiten dit on), bizitza dator berriz. Iraila hilabete bereziki intensoa da niretzat.

Aurten ekainetik ya burua irailean jarria nuen, halako energia txute bat behar nuelako. Baina iraila ez da oso iraila izan. Ilusioak espazio gutxi izan du, bizitzak espazio gutxi izan du. Bere dramekin polita izan da, ez pentsa, baina ez da irail-iraila izan. Lanpetuta eduki nau, presiopean eta autoexijentzia topera nuela. Eta nik “bizitza besarkatzeko iraila” behar nuen. Beno, ez dela uste nuen bezala eman.

Urriak dinamika berriak ekarri ditu, etxetik gehiago ateratzeko gauzak egiten hasi naiz, eta haietako batean nengoela etorri zait post hau idaztearen arrazoia. Saskibaloi partida bat ari nintzen ikusten nire munduan (bakarrik noalako) eta pentsatzen nengoela podcast bat egin nahi nuela ikusi nuen super argi.

Ez da ideia berria, uda hasieran ya buruan neukan. Baina hasieran nuen ideiari buelta bat eman diot, hemen doa azalpena:

Nire podcasta euskaraz izango da, eta cadizeko karnabaleko musikaz arituko da. Karnabala euskal begiradatik kontatzea izango da helburua, edo munduan gertatzen diren gauzak karnabalarekin lotzea. Hasierako asmoa maiztasun altua izatea izango da. Eta printzipioz buruan dudan iraupena 30 bat minutukoa izango da.

Hasieran nuen ideia euskaraz dakiten cadizeko karnabalaren zaleak elkarrizketatzea zen, ideia oso guapoa, baina ibilbide motza du. Horregatik eman diot buelta bat, eta hasierako ideia podcastaren atal ez-finko bat izango da, baina ez podcasta bere osotasunean. Sentitzen dut honek autonomia gehiago emango didala, saioak nahi ditudanean egin ditzakedalako eta elkarrizketak pentsatzen dudalako naturalki etorriko direla, erdi-ondo egiten badut behintzat.

Portzierto, saioaren izen probisionala (baina asko seduzitzen nau) “Mahatserriko kopla zaharrak” da.

Zergatik izen hau? Izena nahiko argi neukan, “la viña” auzoa cadizeko karnabalaren leku berezkoenetakoa da, eta nire saioak karnabala eta euskara elkartuko bazituen, “la viña” euskaraz izango zuen izena. Kopla terminoa oso naturalki erabiltzen da bai euskaraz eta bai cadizen, eta zaharrak izatearena kopla bera zaharra izateaz baino, tradizioaz ari da. Iruditzen zait cadizeko karnabalak cadizen, eta bertsolaritzak gure herrian, biek dutela tradizioaren kontzientzia hori. biek bilatzen dutela berritzea, baina presente dutela nondik datozen, eta inkluso kantatzen dituztela iraganeko koplak. Baina ez nekien “la viña” nola euskaratu, Ana Moralesek pista hau bota didan arte. Eta horrela geratu da nahiko definitiboki: Mahatserriko kopla zaharrak.hau

Auzoarena portzierto (herria azken bertsioan) bilaketa konsziente bat zen, izan ere hasierako ideiari jarraitzen, karnabalzale euskaldunak herrira datozen biztanle berriak bezala aurkeztearen jolasa dibertigarria iruditzen zait, eta baita izaera komunitarioa ematen laguntzen du. Azkenean karnabala kolektiboki baina aldi berean oso pertsonalki bizitzen den zerbait delako, eta ikuspegien eta gustuen aniztasuna barnean hartzeko forma polita iruditzen zait.

Eta horrela, ba orain saioak egitera eta ea non/la jarri sarean ikustera!

Si las cosas iban bien, carnaval.
Si las cosas iban mal, carnaval
.

Mundu berriak deskubritzen

Duela hilabete batzuk hainbat gauzarengatik nire ordainpeko spotify kontuan pentsatzen nengoela (norbaitek e-posta aldatu zuela eta ezin nuela errekuperatu baina sarbidea nuenez erabil nezakeen) ez dakit oso ondo nola InnerTune aplikazioa deskubritu nuen. Aplikazio honen funtzionamendua Spotifyren oso antzekoa da, ezberdintasuna da youtubetik hartzen duela musika.

Buruan zerbaitek klik egin zidan, eta aplikazio alternatiboen/hobetuen munduan sartu nintzen.

Hori eta gero Youtube esan nuen, nik youtube pila kontsumitzen dudalako. Adibidez, urteko hilabete konkretu batean (urtarrila eta martxoa artean, segun urtea, badakizue ^^) egunero 5 ordu baino gehiago pasatzen ditut youtuben. Baina orokorrean, askogatik eta edozertarako gehien erabiltzen dudana da.

Eta hara non, Smarttube topatu nuen. Iragarkiak kentzen dituen aplikazio bat da (konturatuko zarete horrenbeste ordurekin iragarkiak arazo nabarmena zirela niretzako), NewPipe ere dago, baina lehen momentuan huts egin zidan eta ez nion kasu gehiegirik egin.

Asko erabiltzen dudan beste aplikazio bat Twitch da, honek ere iragarkiak ditu, eta ia alternatibarik izango ote zen galdetzen ari nintzela SOundtv deskubritu nuen Twitch iragarki gabe (eta hainbat hobekuntzarekin) ikustea zer den.

Baina Peertube.eusen euskarazko bideo pila daude, eta nola ikusi ditzakegu telebistan? Kasu honetan, orain bai, NewPipe gustatzen zait.

Nola ez, euskarari dagokionean beste tresna interesgarri bat ZniTB da, telebistan youtubeko euskarazko edukia bakarrik agertzeko ZerNonIkusik sortu zuen tresna.

Zuek ze beste antzeko tresna ezagutzen dituzue?

Ekintaekin