Pro Football futbol managerra euskaraz!

Nire belaunaldikoak edo bazarete agian gogoratuko duzue PC Futbol mitikoa, joko honetan talde super txiki bat hartzen zenuen, eta Europako onena bihurtzera eramatea zen erronka. Niri askotan ematen dit PC Futbol zaharrak jolastearen gauza nostalgikoak, eta halakoetan nenbilela PC Futbol berri bat iragarri zuten, gainera euskaraz jokatu ahal izango zena, orain arteko guztiak ez bezala.

Ez zen ondo atera, eta oraindik etsi ez badute ere, gaur egun inor gutxik du konfidantza proiektu horretan. Baina, halako batean, pasa den abendu aldera edo, garatzaile batek bere PC Futbol estiloko futbol manager bat egiteko saiakera abiatu zuela jakin genuen, eta hau da Pro Football.

Early Accessean dago oraingoz, eta hala egongo da denbora batez honen atzean dagoen garatzaile bakarra jokoa osatzen doan bitartean. Orain europako txapelketak gehitu berri ditu, baina adibidez gazte akademia, publizitatea, produktuen salmenta-eta oraindik ez dago garatuegia.

Huts egin duen PC Futbolak euskaraz izango zela eta ilusio asko egin zidan, eta garatzaile honi galdetu nion ea euskaratu nezakeen. Baietz esan zidan, eta orain edonork jolastu dezake euskaraz. Oraindik akatsak topatzen nabil, beraz jolastuko bazenute esan akatsen bat topatzen baduzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude