Pawnbarian euskaraz!

Duela asko atera zen Pawnbarian jokoa, zale asko maitatzera iritsi diren joko txiki baina aldi berean handia da. Duela urte asko deitu zidan atentzioa, eta uda honetan hortara jarri eta euskaratu egin dut.

ZERTAZ DOA?

Ba Pawnbarian ziegetan barrena zoazen txandakako joko bat da, ziegan aurrera zoazela mugitzeko eta erasotzeko erabiltzen dituzun kartak hobetzen zoazelarik. Bere gauza kuriosoenetako bat mugimenduak xake piezenak direla da. Orduan segun eta zein karta hartzen duzun, taula gainean kartak errepresentatzen duen xake pieza bezala mugituko zara.

KONTATU GEHIAGO, MESE

Hiru ziega daude, ziega bakoitzak zazpi solairu ditu, eta behin hauek gaindituta zailtasuna handitu dezakezu. Hainbat pertsonaia daude baita ere, pertsonaia bakoitzak jokatzeko modu ezberdina duelarik. Adi etsai batzuk haiek erasotzeko modu espezifikoak dituztelako baita ere!

NOLA JOLAS DEZAKET EUSKARAZ?

Momentuz nire bertsio (oraindik-ez-ofiziala) dago zuzenketak egiten ditudan bitartean. Supereskertua nengoke norbaitek hau jolastu eta akatsez informatuko balit. Test bertsio hau ordenagailuan bakarrik jolastu daiteke, baina bestela behin konforme nagoenean ordenagailuko eta mugikorreko bertsioetan egongo da ofizialki.

NOLA INSTALATU ORAINGOZ
Steamen jokoaren fitxategietara joan. bertan Pawnbarian_Data>StreamingAssets>Languages eta karpeta hortan fitxategi hau gehitu. Gero jokoa ireki, hizkuntza aukeratu. Jokoa berrabiarazi eta, orain bai, euskaraz agertu beharko litzateke guztia.

JOKOA IKUSI NAHI DUT

Hemen ikusi dezakezue bideojokoa euskarazko bertsio finaletik nahiko gertu: