Bideojoko bat euskaratu dut!

Aurrekoan, youtuben bideoak ikusten nengoela saskibaloi deckbuilder baten demoa ikusi nuen. Deckbuilderrak eta saskibaloia gustatzen zaizkidanez kuriositateak demora jolastera eraman ninduen:

Asko gustatu zitzaidan, eta nola euskaratzea nahiko erraz jarri zuten, horretan jarri nintzen. Beno, ba gaur bukatu dut lehen bertsioa.

Lehen bertsioa diot, izan ere gauzak ondo badoaz ideia da iraila aldera jokoan bertan egotea itzulpena. Horregatik jokagarritasuna bilatu dut lehen bertsioan, eta behin edozeinek jolastu dezakeenean zuzenketak egiten joatea jolasten duen jendearekin batera. Beraz, pasa zaidan akatsen bat ikusten baduzue kontaktatu nazazue zuzenketa egiteko. Kontuan izan hitz eta espresio asko ez ditudala inon topatu euskaraz, baina posible dela norbaitek nonbait euskaratuta izatea.

Hemen daukazue lehen bertsioaren aurkezpena:

Euskaraz jolastu nahi baduzue hemen duzue jokoaren steam orria (androiden ere dago, baina itzulpenak ezin dira eskuz sartu). Hemen nire itzulpena, aktibatzeko egin behar duzuen gauza bakarra bideojokoaren fitxategietan “lang” karpeta topatu eta bertan itzulpen artxiboa eu.txt izenarekin jartzea da.

Ez ahaztu noizean behin euskaraz dauden bideojokoen zerrenda hau ere bisitatzeaz, adibidez karta jokoak atsegin badituzue duela gutxi Balatro euskaratu dutela jakiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude