Aurrera goaz eta txirigotetan urte fuertea datorrela argi utzi xdu aste honek, koroetan nire bi koro faboritoek kantatu dute baita ^^
Podcast: Play in new window | Download
Eduki sorkuntza, euskal komunitate digitala, tutorialak eta gehiago
Aurrera goaz eta txirigotetan urte fuertea datorrela argi utzi xdu aste honek, koroetan nire bi koro faboritoek kantatu dute baita ^^
Podcast: Play in new window | Download
Talde berriak agertzen doaz, denbora mugengatik ezin izan ditut guztiak sartu, baina joango naiz aurrerago besteak ere jartzen
Podcast: Play in new window | Download
COAC 2025aren lehen egunek utzitakoaren errepasoa
Podcast: Play in new window | Download
Karnabala hastear* dagoela, aurten fallan izango ez ditugun ahotsak ekarri nahi izan ditut saiora, izan ere hurrengo astetik aurrera aurtengo gauzak jarriko ditut martxora artean.
*Teknikoki hasi da, baina aste honetan helduak hasten dira, eta haiek dira atentzio foko nagusia.
Podcast: Play in new window | Download
Itzulera gauza totxo bat da, eta azken egunotan hainbat itzulera sinbolikok kointziditu dutenez, itzulera ezberdinen inguruan nola kantatu den ikusiko dugu aste honetako saioan.
Podcast: Play in new window | Download
Gaurko atalean chaparen atalekin amaitzeko bere talde ezberdinen popurrietako kuartetak entzungo ditugu.
Podcast: Play in new window | Download
Aurreko atalean hasitako chaparen obrari errepasoaren jarraipena. Kasu honetan komnpartsetan egindakoa entzungo dugu.
Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan Koroak ezagutuko ditugu, espezifikoki Koro libertarioa bezala ezagutzen denaren urte ezberdinetako letrak entzuten.
Podcast: Play in new window | Download
Euskarazko podcastak bloketan zatitu daitezke, alde batetik komunikabideen bueltan sortuak daude (eitb podcast, berria, argia edo naiz irratiarenak esaterako), baina badaude ere gauza independienteagoak.
Independentziaren kontuak kasu honetan oztopo extra batekin konbatzen du: Euskarazko edukia ikusgarri egitea berez zaila bada, kasu honetan independentziak ia ezinezko egiten du. Atzean norbait izateak ez du zertan proiektua prekarietatetik atera, baina beti da laguntza bat interneteko komunitate horren ikustezina duen herri batean besteek ezagutzerako orduan.
Urteak daramatzat kontu honekin bueltaka, uste dudalako interneten gauza liluragarrienetako bat norbaitek bere gelatik munduarekin konektatzea dela, baina hori emateko gutxieneko baldintza batzuk eman behar dira, adibidez uler zaitzakeen jende kantitate minimo batera iristeko aukera izatea. Eta gu, oraindik, hortik oso urruti gaude.
Oso segmentatuak gaude, baina okerragoa dena, atzerriko espazioetan informatzen gara gehienetan interneteko gauzez, eta horrek esan nahi du beste hizkuntza batean egoteaz gain, euskal komunitatearen arazo propioek ez dutela inolako garrantziarik izango euren informazioetan. Azkar esanda, euskaldunok erdararen bidez nekez topatuko ditugula sarean ia ikustezinak diren beste euskaldunak, eta noizbait topatzean kasu isolatuak izango direla, ez gaituztelako ia inoiz beste euskaldunen proiektuetara eramango.
Urteak eramanda gai honekin bueltaka, atzo eta kasualitatez jakin nuen ia astero egoten naizen hirian tematikoki nik gazteleraz edo ingelesez entzuten ditudan saioen antzeko bat egiten dutela, nire hizkuntzan (“Lehioak eta dragoiak“). Topatu dudan gehiena kasualitate hutsez edo super konszienteki bilaketa egiten izan da. Baina sentitzen dut proiektuak isolatuki autoperzibitzen direla, ez dagoela (ez bada komunikabide berekoak direlako) aliantzarik. Kasu batzuetan ez dagoela existitzen diren beste podcasten ezagutzarik ere ez.
Nire puntua ez da denek dena ezagutu behar dugula, kontra dugun guztiari buelta emango badiogu, komunitate kontzientzia hori landu eta zabaltzeko tresnak behar ditugula baizik. Eta lehen pausoa elkar ezagutzea dela. Elkarren berri izatea. Eta seguruenik, batzuk bide batetik, besteek bestetik, arazo komun asko topatuko genituzke.
Zure lagunak “baina badaude podcastak euskaraz?” galdetzean herri, elkarte, lagun talde guztietan egotea norbait esango duena “bai, begira, hemen, hemen eta hemen (adibidez) topa ditzakezu”. Baina horrek berriro hasierako arazora garamatza, nahiko problematikoa da euskaldunak oso gutxi izatea, hori kontuan izanda bereziki saiatu behar gara bozgorailuak presentzia sozial nahikotxo duten komunikabideetara bakarrik ez mugatzen.
Gehiago dago, eta ez hori bakarrik. Gehiago egotea da osasuntsuena euskararen normalizazioaren eta esparru guztiak hartzearen bidean. Egingo dugu zerrenda ahalik eta osatuena? Emango diegu ikusgarritasuna ahal beste euskarazko podcasti? Zeintzuk gustatzen zaizkizue zuei?
Aste honetako saioan memoria historikoaren inguruko gaiez arituko gara.
Podcast: Play in new window | Download