1×06 Bizipoza

Gaurko saioan bizipozak izan ditzakeen beste begiradez arituko gara, posible da bizipoza bizipoza bera aipatu gabe (bizipoza hitza ehundaka aldfiz esango nden saio batean?)

1×05 Harremanak

Gaurko saioan karnabalean kantatu diren pertsonen arteko harremanaz hitz egingo dugu: Senide eta lagunek kantatu dituzten letra ezberdinak entzungo ditugu. Gogoratu adibide bakan batzuk ez direla, letra asko eta asko egon zitezkeen.

1×04 Ameslaria, sortzailea

Gaurko saioan Tino Tovarrek bere ibilbidean zehar idatzitako hainbat gauza entzungo ditugu. Onenak biltzea baino, saio honetan gauza edo gai ezberdinak biltzea izan da asmoa.

1×03 Herriak eta gizateria

Gaurko Saioan Israel hamarkada luzez palestinan egiten ari den sarraskia karnabalean nola landu den ikusiko dugu, Gernika-Palestina ekimenak Urriaren 21erako mobilizazioak deitu dituela-eta.

1×02 Hizkuntza eta identitatea

Atal berri honetan Cadizeko Karnabalean euskara eta euskaldunoi buruz kantatuak, eta andaluziarren identitatearen inguruan kantatutako gauza batzuk errepasatuko ditugu.

1×01 Aurkezpena

Mahatserriko Kopla Zaharrak Cadizeko karnabala euskaldunei ezagutzera emateko saiakera bat da.

Euskal erreferenteen eta Cadizeko munduaren artean zubilana egin nahi du, konexioak sortu.

Cadizeko karnabala euskaldun baten begiradatik ezagutu nahi baduzue hau da zuen podcasta <3