Twitterreko espazioez hitz egiten baipasan

Euskarazko eduki sortzaile digitalak



Spotifyn entzuteko hemen
Ivooxen entzuteko hemen
Anchor-en entzuteko hemen
RSS Jarioa hartzeko hemen

#3000Twitz eta Pantailak Euskaraz



Spotifyn entzuteko hemen
Ivooxen entzuteko hemen
Telegramen entzuteko hemen
Anchor-en entzuteko hemen
RSS Jarioa hartzeko hemen

Mintzapraktika bide berriak

Nire herrian mintzapraktikarako programa batean nago. Sare sozialetan ere hizkuntzaren gaia nahiko presente dago, eta gainera hizkuntza gutxitu askotako jendearekin dut nolabaiteko harremana, horrek besteen esperientzietatik ikastea ahalbidetzen duelarik.

Ez dakit Clubhouse ezagutzen duzuen, baina bertan hizkuntza ezberdinak ikasi eta batez ere hitz egiteko talde eta audio gela ezberdinak daude. Ni bereziki gaztelera ikasten dabiltzanen geletan ibili izan naiz, topatzen nituenetatik hoberen hitz egiten nuena zelako. Eta liluragarria iruditu zitzaidan. Uste eta espero dut mintzapraktika programetan ikasitakoa lagungarri izan zitzaidala.

Kontua da orain Twitterreko Espazioek duten potentziala esploratzen nabilela. Eta komunitate edo gai zehatz baten inguruko afinitate taldeak sortzeko aukerarik egon ez arren, nire jarraitzaile eta jarraitu askoren artean hizkuntza minorizatuak babestu eta hedatzearen aldeko sensibilitatea dagoenez interesgarria iruditzen zait espazio formalez gain informalak ere esploratzea.

Nire inpresioa da euskaraz erdi-ondo egiten dutenek errazago topatuko dituztela euskaraz aritzeko egoerak, orduan momentuz hasten ari direnek lotsa galtzeko planteatuko dut hasiera batean, baina ideala sartzen den jendearen mailara moldatzea da, espazio gehiago sortu arte behintzat.

Ilusioa egingo lidake antzeko espazio asko sortuko balira, eta ahal dela hizkuntza ezberdinetan, nik ere ikasi nahi bait dut batzutan soltura handiagoarekin aritzen, baina honela hasiko gara. Lehen zita azaroaren 16ean arratsaldeko 18etan jarriko dut, eta ikusiko dugu zer gertatzen den.

Aurrerago saiatuko naiz programatzen, baina momentuz bihar egin “#mintzapraktika filter:spaces” (komatxo gabe) bilaketa twitterren eta espazioa agertu beharko litzaizueke. Hori bai, ez ahaztu momentuz mugikorreko aplikaziotik bakarrik hitz egin daitekeela, ordenagailutik sartuta entzuteko aukera bakarrik ematen du.

Ikusiko dugu ba ea zer moduz ateratzen den!